Deskribapena
Iturria
Deskribapena
Arkitektoa: José Antonio Ponte
Juan Vollmer ingeniariak egin zion enkargua Ponteri, 1937an, fabrikaren proiektua egiteko.
Lantegia erabat arrazionalista ez izanagatik, kutsu modernoa darie elementu gehienei.
Eraikinak t modukoa egiten zuen. Ekoizpenerako nabeak hartzen zuen beso luzeena, errepidearekiko zeharka jarrita. Bi isurialdeko pabiloi luzea zen. Harekiko zeharka jarrita, zerbitzuak.
Atal honen aurrealdea osatzeko, leihate zabalak eta idi-begiak, eta zurezko oholekin egindako horma-atal baten gainean, La Palmera idazkuna, hizki-tipo tropikalarekin.
Iturria
Irungo Udal Artxiboa, 438-1