20th Century Architecture. Technical and Cultural Studies
20th Century Architecture. Technical and Cultural Studies Ikerketa taldea 2010etik elkarlanean jarduten duten Arkitektura Saileko sei ikertzailek osatua da. 2022ko ‘EHU/ UPV ikerketa-taldeentzako laguntzen deialdia’-ren baitan jaso zuen aintzatespena eta finantziazioa. Kideak arkitekturan doktoreak dira; horietako 5 Eraikuntza arlokoak, eta seigarrena Adierazpen Grafikokoa.
‘Arkitekturaren Oinarrietako Graduan’, ‘Arkitektura Teknikoko Graduan’, ‘Arkitekturako Masterrean’, ‘Eraikitako Ondarearen eta Eraikuntza Eraikiberrien Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Integraleko Masterrean’ eta ‘Erasmus Mundus Joint Master on Architectural and Urban Contemporary Heritage’ masterrean irakasten dute.
Taldeak hogeigarren mendeko arkitektura hartzen du ikerketa-gai, eta hainbat ikuspegitatik aztertzen du: teknikoak, kulturalak, analisia eta esku-hartzeak, babesa eta zabalkundea. Eremu horretan garatzen du bere ikerketa-jarduera, hainbat doktorego-tesi eta master amaierako lan, ikerketa-proiektu eta ikerketa-kontratu tarteko. Horien guztien emaitza dira taldekideek azken urteotan argitaraturiko artikuluak, biltzarretako aktak eta liburuak.
GATEPACeko Ipar Taldea
PROIEKTU BILDUMA (1930-1937)
20. mendeko Arkitektura
20. mendeko Arkitekturaren eraikuntza
20. mendeko Arkitekturaren hondamena eta narriadura
20. mendeko Arkitekturaren gaineko esku-hartzea eta konponketa
20. mendeko Arkitekturaren digitalizazioa
20. mendeko Arkitekturaren katalogazioa eta inbentarioa