Arkitektoa: Eduardo Lagarde
Infante Don Jaime kaleko 3. eta 5.ean ezarritako etxe bikoitza da; Lagarderentzat bat, Carmen Beinerentzat bestea.
Villa Emilia jarri zion izena, 1919an hil zitzaion emaztearen oroipenean -Emilia Caruncho-. Etxe gotorra, zuria eta balkoi kurbatuak darabiltzana.
Lagardek berak diseinatu zituen etxeko altzari guztiak: mahaiak, liburutegiak, arasak eta apalategiak; lerro zuzenekoak denak, eta zurezkoak, barne-giroari goxotasuna emateko.
Horcajo, L., Fernández Beobide, J.J. (2018): Villas de San Sebastián III, Grupo Ziur, 255 or.
Martín Calero, M., Pagola Lagarde, E. (2023): Eduardo Lagarde Aramburu. Arquitecto, pintor y promotor del arte guipuzcoano, Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, 56, 113-154 or.
Unsain, J.M. (1984): “Eduardo Lagarde, sortzaile polifazetikoa”, in: José María Unsain (ed.): Guipúzcoa en los dibujos de Eduardo Lagarde 1924-1932, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala.