Deskribapena
Iturria
Deskribapena
Arkitektoa: Joaquín Zarranz
Zarranzek proiektatu zuen 1937an, hil baino lehentxeago. Victor Oteiza arduratu zen obren zuzendaritzaz.
Mehelin-hormen arteko blokea da, konposizio garbia ageri duena: alboetan, apaindurarik gabeko bi begiratoki, eta haien artean, balkoiak.
Altxaerak besterik iradoki rren, etxebizitza bakarra du solairuko, eta mutur batean kokatzen den eskailera batetik dute denek sarrera.
Barnean, korridorea, eta alde banatan, sukaldea, egongela eta bost logela.
Iturria
Iruñeko Udal Artxiboa


