Deskribapena
Iturriak
Deskribapena
Arkitektoa: José Manuel Aizpúrua
Lasala plazan aurkitzen da, Donostiako Alde Zaharrean, Aizpuruak 1935ean proiektatutako etxebizitza eraikina.
Portuari begira dauden eraikinetan, hau da aurrealde handiena ageri duen etxea.
Bere lehen bertsioak tankera eta konposizio erabat arrazionalistak ageri bazituen ere, azkenean arrazionalistatik batere ez zuten bestelako elementuekin behar izan zuen konposatu.
Iturriak
Donostiako Udal Artxiboa, H-02458-27
Medina, J.A. (2012): Aizpurua&Labayen. Arkitektura noizko? Gipuzkoako Foru Aldundia.