Deskribapena
Iturriak
Deskribapena
Arkitektoak: Juan Madariaga, Luis Vallejo
Madariagak eta Vallejok lursailaren ertzean ezarri zituzten bizitza-blokeak, bere lau aldeak hartuta ia; izan ere, hegoaldeko erpina eraiki gabe utzi zuten, eguzkiak barneko patioa argizta zezan. Bost solairuko etxe estuak ziren.
Joan-etorriko eskailera-kutxen alde banatan, eraikina alderik alde hartuz, hiru logelako etxebizitzak, gela hezeak elkarri atxikita.
Ipar-ekialdeko besoan, kalearen mailan, komun publikoak eta garbitegia, asko baitziren auzo hartan behar bezalako komunik ez zeukaten etxeak. Madariaga eta Vallejoren proiektuari eman zioten bigarren saria.
Iturriak
AC Documentos de Arquitectura, 11 (1933), pp. 34-35.
Arquitectura, 159 (1932), pp. 206-225.