Deskribapena
Iturriak
Deskribapena
Arkitektoak: José Manuel Aizpúrua, Joaquín Labayen
24×14,50 metroko oina hartzen zuen eraikinak.
Arkitektoek bi izkina osagarri desmaterializatu zituzten sarrerak irekitzeko.
Beheko solairuak L formako bi gorputz ditu, elkarrekin uztartuak eta altuera bikoitzarekin. Izkina bat hustu zuten, terraza estali edo sarrera nagusiari tokia egiteko, konposizio dinamiko bat emanez eraikinari. Espazio sekuentzia osoa ibili beharra dago ulertuko bada.
Kanpoaldean terraza estali bat zabaldu zuten, multzoaren arintasun eta gardentasunari laguntzen diona.
Iturriak
Nueva forma: arquitectura, urbanismo, diseño, ambiente, arte, 40 (1969), 62-64 or.
AC Documentos de Arquitectura, 6 (1932), 27 or.