Deskribapena
Iturria
Deskribapena
Arkitektoa: Luis Vallet
Nabarmena da beheko solairuaren erdiguneko zirkuluerdi formako atala, zeinak Anguera Dokotorearentzako etxea gogora dakarren. Begiratoki horren albo batean atal kubiko bat ezarri zuen, bi leihorekin, eta bestean, berriz, etxeko sarrera babesten duen ataripea.
Hiru atal horien gainean, burdinazko tutuzko barandaz babesturiko terraza bat zabaldu zuen.
Fatxadak apaindura gutxikoak dira, eta zarpio zuriko akabera eman zitzaien, estalkiko erlaitz mehe batek babestuta.
Iturria
Etxepare, L., García-Nieto (2015): Luis Vallet de Montano (1894-1982). Arquitecto de Frontera, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 92-96 or.