Arkitektoa: Luis Vallet
Gipuzkoan egindako aurrenetariko bizitza-bloke arrazionalista da, bere leiho zuzen, inposta leun, horma-atal lau, tutuzko baranda eta fatxadaren goiko ertzeko erlaitz bereziekin.
Bi solairuko hiru kubo ezartzen dira aurrealdean, eta bi gorputz nagusi atzean. Aurrekoek terraza bana dute gainean, eta atzekoak oso malda apaleko teilatu banarekin daude estalirik.
Aurrealdea margotzeko, kolore gorrizta eta berdea hautatu zituen Valletek, Europa erdialdeko zuri arrazionalista sahiestuta.
Irungo Udal Artxiboa. 1452-02.
Cortijos y rascacielos: casas de campo, arquitectura, decoración, 13 (1933), pp. 28-32.
Etxepare, L., García-Nieto (2015): Luis Vallet de Montano (1894-1982). Arquitecto de Frontera, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 89-92 or.