Arkitektoa: Eduardo Lagarde
Ulia mendiko magalean egindako etxea da, Manteo ikastetxearen ondoan. Simón Gallurraldek egin zion mandatua, 1932an. Garai hartan heldu zion Lagardek lengoaia arrazionalistari; gogotik heldu, inondik ere.
Etxe gotorra asmatu zuen. Lau solairu, eta bizitza bana solairuko.
Leihoak, adreiluzko zerrendatan txertatu zituen; gainerako itxiturari akabera laua emanda. Goian, bizilagunentzako terraza erabilgarria.
Horcajo, L., Fernández Beobide, J.J. (2018): Villas de San Sebastián III, Grupo Ziur, 255 or.
Martín Calero, M., Pagola Lagarde, E. (2023): Eduardo Lagarde Aramburu. Arquitecto, pintor y promotor del arte guipuzcoano, Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, 56, 113-154 or.
Unsain, J.M. (1984): “Eduardo Lagarde, sortzaile polifazetikoa”, in: José María Unsain (ed.): Guipúzcoa en los dibujos de Eduardo Lagarde 1924-1932, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala.