Deskribapena
Iturriak
Deskribapena
Arkitektoa: Tomás Bilbao
Etxeak bina etxebizitza du solairuko. Nabarmena da, etxebizitzen barne-antolaketari erreparatuta, zerbitzuko langileen eta etxekoen zirkulazioen arteko banaketa.
Kanpotik, kurba eta lerro itxurako forma xumeak darabiltza, eraikinaren bolumena nabarmentzeko xedez-edo. Izkineko etxea izanik, forma kurbatua erabili zuen Tomás Bilbaok bere muturrean.
Deigarriak dira atal kurbatuko leiho luze eta urratuak, etengabeak itxuraz, nahiz leiho-atal bat, pertsiana batez itxitakoa dirudiena, zutabe bat estaltzeko asmaturikoa izan (zer da arkitektura, ez bada artifizioa?)
Iturriak
Bizkaiko Agiritegi Historiko Probintziala, Fomento, 121-54
Propiedad y Construcción: revista mensual técnico-informativa, 144