Deskribapena
Iturria
Deskribapena
Arkitektoa: José Antonio Ponte
Apirilaren 14ko etorbideko bigarren karrikaburuan kokatuko zen etxea. Alboko altxaera emango zion etorbideari, eta nagusia, berriz, Alfonso Morales kaleari.
Lau solairuko etxea da, bina bizitza solairuko. Patioak maisuki ezarriak daude: patio nagusi bat eskailerak, sukaldeak eta bainugelak aireztatzeko, eta patio txiki bana komunetarako.
Aurrealdeari konposizio aratza eman zion Pontek: leihoen eta balkoiek aurrealdeari emandako taxu horizontalarekin kontraste eginez, goitik beherako begiratokiak.
Iturria
Irungo Udal Artxiboa, 407/3