Arkitektoa: Juan José Olazábal
Trebeki ebatzi zuen Olazabalek orube irregular batean konposizio simetrikoko aurrealdea egin nahiak berez dakarren erronka.
Eskailera-kaxa eta patio batekin osatu zuen eredu-oina. Bi etxebizitza solairuko, alderik alde ezarrita. Fatxada arrazionalistak, leiho urratuekin eta barrote kurbatuekiko balkoiekin osatua baitago, Bartzelonako Via Augustan Germà Rodríguezek egindako Trinitat Arias etxearen dakar gogora.
Portugaleteko Udal Artxibo Historikoa, C293, 68 bis
Etxepare, L., Lekuona, A. (2022): Recomponiendo vida y obras de Juan José Olazábal, arquitecto del GATEPAC, Ars Bilduma, 12, 19-38 or.
Pérez de la Peña Oleaga, G. (1993): Portugalete (1852-1960). Historia de su Arquitectura y expansión Urbana, Bizkaiko Foru Aldundia, 241-242 or.