Arkitektoak: Joaquín Zarranz, Victor Oteiza
Lau solairuko etxea egin zuen Zarranzek, Victor Oteizarekin batera, hiruki formako lursail estu batean. Etxeak Streamline Moderne estiloaren oihartzuna dakar nolabait ere: forma kurbatuak eta lerro horizontal luzeak.
Behe solairuko itxitura kalearen lerrokadurari errenditzen zaio. Goiko solairuak, berriz, hegalean dira, branka biribil baten tankera hartuta eta azpialdea kasetoiekin apaindua duen aterpea eginez.
Eredu oina bi eskailerarekin eta hiruna bizitzarekin antolatzen da. Oteiza arduratu zen etxearen eraikuntza-lanak zuzentzeaz, Zarranzek ez baitzuen posible izan.
Iruñeko Udal Artxiboa, 1936 1-4
Torrens, J. (2005): “Panorama de las tipologías arquitectónicas en Pamplona y comarca entre 1930 y 2005”, in: Pamplona metrópoli 1930. Modernidad y futuro, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 90-167 or.