Deskribapena
Iturria
Deskribapena
Arkitektoa: Joaquín Zarranz
Eraikina Sarasate pasealekuak eta García Castañón kaleak egiten duten kantoian kokatzen da.
Barne-antolaketa bi beso diagonalen araberakoa da. Behe solairuan Udal Aurrezki Kutxako bulegoak daude; goikoetan, berriz, bizitzak; bina solairuko. Bebarrua eraikinaren izkinan kokatzen da.
Etxearen aurrealdea da bereziki deigarria. Fatxada lerrotik hegalean aurreraturiko zerrenda luzeek forma kurboa hartzen dute etxearen izkinara iritsita.
Iturria
Torrens, J. (2005): “Panorama de las tipologías arquitectónicas en Pamplona y comarca entre 1930 y 2005”, in: Pamplona metrópoli 1930. Modernidad y futuro, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 90-167 or.