Deskribapena
Iturria
Deskribapena
Arkitektoa: Luis Vallet
Agudo altxatzeko moduko eraikina proposatu zuen Valletek, funtzionala erabat, eta fabrika-arkitekturaren zenbait ezaugarri ageri zituena.
Oin laukizuzena zuen, 60 bat metro luze eta 24 bat metro zabal. Hormigoi armatuzko egitura 14 habeartek osatzen zuten.
Eraikinaren zatirik handiena elikagai-azokak beteko zuen, mendebaldeko muturrean; soto-erdian, berriz, biltegia, eta atzeko fatxadari atxikita, igogailuak eta komunak.
Iturria
Irungo Udal Artxiboa, 346-01