Arkitektoa: José Manuel Aizpúrua
Aizpuruak eguzkiari etekin handiena ateratzeko moduko trazatua marraztu zuen.
Hiribide nagusi batek egiten zuen antolamenduaren ardatzarena, bi zatitan egin ere: lehen zati bat Kortazar Zabalgunearen luzapen gisa Ipar-hego norabidean, eta bigarren zati bat 30 gradu Hego-ekialderantz biratua. Etorbide inguruko etxadi gehienak irla ireki gisa ebatzi zituen.
Gio Pontik eta Marcello Piacentinik Erromako Hiri Unibertsitarioan egin zuten bezala, hiribide nagusiarekiko zeharka zabalduriko bigarren kale bat marraztu zuen Aizpuruak, gurutzea osatuz.
Donostiako Udal Artxiboa, H-01811-02
Medina, J.A. (2012): Aizpurua&Labayen. Arkitektura noizko?Gipuzkoako Foru Aldundia.
Nueva forma: arquitectura, urbanismo, diseño, ambiente, arte, 40 (1969), pp. 44-51.