Arkitektoa: Eduardo Lagarde
Zumalakarregi etorbideko 6-8.ean egindako etxea da, atxikitako bi villa gisa kontzebitua.
Hiruko formako lursail estuan txertaturiko etxea da. Ez zen ebazpide errazekoa. Erditik banatu zuen, etxe biei zati bana emanez etorbide nagusira eta horietako baten muturra biribilduz, adierazkortasunaren mesedetan.
Errepertorio arrazionalista bikain baliatu zuen: luzetarako balkoien karel leuna, estalki laua, idi-begiak, tutuzko barandak eta gainerakoak.
Horcajo, L., Fernández Beobide, J.J. (2018): Villas de San Sebastián III, Grupo Ziur, 255 or.
Martín Calero, M., Pagola Lagarde, E. (2023): Eduardo Lagarde Aramburu. Arquitecto, pintor y promotor del arte guipuzcoano, Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, 56, 113-154 or.
Unsain, J.M. (1984): “Eduardo Lagarde, sortzaile polifazetikoa”, in: José María Unsain (ed.): Guipúzcoa en los dibujos de Eduardo Lagarde 1924-1932, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala.