Deskribapena
Iturria
Deskribapena
Arkitektoa: Juan Madariaga
Madariagak gerra aurretik eta erbestera partitu baino lehen egindako azken lanetakoa da.
Bi etxe dira, Bilboko zabalguneko Areilza Doktorearen kalean, Poza Lizentziatuaren kalearen alde banatan izkina egiten.
Adreilu gorriarekin eta hormigoizko egitura elementuekin konposatuak dira biak, taxu moderno eta dotorean. Deigarriak dira bere begiraleku eta leihoburuak.
José María Sainz Agirre arkitektoa arduratuko zen haren eraikuntzaz, 1940an lanak amaituta.
Iturria
Bilboko Udal Artxiboa, C-00347/004