Deskribapena
Deskribapena
Arkitektoa: Tomás Bilbao
Bi etxe dira. Bina bizitza solairuko. Kalearen estuak are luzeagoa egiten du aurrealdea, zeina bi planorekin antolatu baitzuen Tomás Bilbaok: bata, ageriko adreiluzkoa, kalearekin lerrokatzen da; bestea, atze-oihal gorrizta hartatik bereizita bezala, zeramikazko xaflaz estaliriko gorputz erantsia da, bolumen-joko bizi bat osatzen duena, dela begiratoki kurbatuekin, dela balkoi luzeekin.
Aurrealdea simetrikoa bada ere, barneko antolaketak ez dio oin simetriko bati erantzuten, baizik eta atzeko patio estuarekin bat egiten duen L moduko oin bati.