Deskribapena
Iturria
Deskribapena
Arkitektoa: Luis Vallet
Apirilaren 14ko etorbidean eraikiriko etxea da, Valletek asmatutakoa. Taju estilizatua baliatu zuen bertan; ez erabat arrazionalista.
Lau isurialdeko teilatupeko etxe bat irudikatu zuen, geruzaka antolaturiko aurrealde zurikoa. Lau fatxaden horizontaltasuna nabarmentzearren, kiribil eta erlaitzekiko zerrendatan txertatu zituen leihoak.
Hormigoizko lauza mehe batekin osatzen du aurrealdeko balkoia, bi solairuak berezita nolabait ere.
Iturria
Irungo Udal Artxiboa, 408/7